lunes, 12 de abril de 2010

BARATZEKO SENDABELARRAK


Blogean ere sendabelarren berri emango det, askotan guk landatutakoari bakarrik egiten diogu kaso, naturalki edo bere kaxa baratza inguruan hazten denari belar txarra deituz, eta txarra txarra... askotan ez da egia, hori guk jarritako izena da!!

Pasa den egunean, bostorriari (lat. potentilla reptans) buruz hitzegin zigun bertako emakume batek. Izenak dioen moduan, bost hostokaxko landarea da, baina zazpikoa ere aurki daiteke, loreak hori kolorekoak dira. Loraldia, apiriletik Iraila bitartekoa izaten du.


Eta garrantzitsuna, zertarako balio du?? odoluzki eta beherako kasuetan lagungarri bezela erabiltzen da.

ZER EGIN? infusioak, ukenduak, lurrinak, ...

INFUSIOA (Beherakoaren aurka): litro ur bakoitzeko 30 gramo hosto egosi 15 minutuz, pixkanaka eraten joan.

LURRINAK; litro bat uretan, 50 gramo bostorri egosi, 5 minutuz. Infusio honen lurrinak oso onak dira odoluzkia sendatzeko, eta hoztean, hau hoztean almorranak garbitzeko balio du!! ez da oso agradablea izango baina bueno...

Zimurren aurka ere erabil daitekeela irakurri det.

Noiz eta non bildu? Hostoak eta zainak erabiltzen dira, kasu honetan loreak ez dira erabiltzen!! Udazkenean eta Udaberrian biltzen da, baina lehortu daiteke eta urte guztirako gorde, baina gehiago ez.

Jan era jan daiteke, entsalada moduan.

Nik ez det probatu zorionez... baina bueno ondo dago jakitea!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario